Home

LABURREAN ESANDA

Zer da Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa?

Jendeagan bidaiatzeko, eta ondorioz, munduaren ezaguera aberasteko gogoa zabaldu nahi duen elkartea da. Batetik, bidaiak prestatzeko baliabidez beteriko liburutegi publikoa da, eta bestetik, nahi duen orok munduan zehar ezagututakoari buruz hitz egiteko aretoa da.

Nor dago honen atzean?

Sorreran, Nairobitarrako Josu Iztuetaren asmoa izan zen. Bere “irakasle” izan zen Antxon Bandresen omenez, haren liburutegiko ale asko eta Nairobitarraren liburutegiko beste hainbat elkartuta osatu zen Bidaiarien Txokoko funtsa.
Egunerokoan, liburutegia irekita egon dadin eta ekitaldiak antolatzen laguntzen boluntario talde bat dago, musutruk lan itzela egiten duena.

Zer baliabide daude?

Munduko bazter gehienetako informazioa dago bertan, izan liburu, aldizkari edo mapa moduan.
Hala ere, askotan lurralde horietan ibili den jendearekin hitz eginaz lortzen dugu informazio baliotsuena eta horregatik komunitate edo foro lana uztartzea da helburuetako bat.

Zergatik egin bazkide?

Bazkide txartela 10 € da urtean. Horrek eskubidea emango dizu Bidaiarien Txokoko liburu eta aldizkariak maileguan hartzeko.
Diru laguntza horrek liburutegia irekita edukitzearen gastuak kubritzen laguntzen du (argindarra, asegurua, ura, eta abar)

GURE HELBURUAK

Gure asmo eta beharrak lortzeko bidean honela goaz:

Boluntarioak
50%

Bazkideak
10%

2015eko Ekitaldiak
40%

Egun, 10 boluntario gara egunero irekita edukitzen eta ekitaldiak antolatzen.Beste 10 lortuko bagenitu hurrengo urteari eroso ekingo genioke.

Ia 200 bazkide ditugu 2014ko zerrendan. 2015erako bazkide txartela berritu behar dugu, eta gutxi gora behera, %10 bakarrik berritu dugu oraingoz.

2015erako ekitaldi batzuk pentsatuak ditugu, eta urtea aurrera doan bezala berriak azaltzen joan ohi dira. Hala ere, egutegian hutsune dezente ditugu, eta proposamenak jasotzeko prest gaude beti.