DBH4-ko Gazteentzako Bidaia-Beka

DBH4-ko Gazteentzako Bidaia-Beka

DBH 4-ko ikaslea zara? 5 egunez Euskal Herrian zehar bidaiatu nahi duzu?
Elkartu 6 laguneko taldea eta pentsatu nora joan nahi duzuen.
Ganoraz prestatutako bidaia-plana aurkezten baduzue, 2015ean egia bihurtu daiteke.

NORK HAR DEZAKE PARTE?

DBH 4ko ikasleek.
Taldeak mistoa izan behar du.
6ko taldeak izango dira eta talde bakoitzak, gutxienez, bi neska eta bi mutil behar ditu.

ZER AURKEZTU BEHAR DA?

Seikote bakoitzak Euskal Herrian zehar 5 eguneko bidaia prestatu behar du.
Aurkeztutako proposamenak gai jakin bati lotura izan behar du (historia, artea, natura, antropologia, klima, bizimoduak…).

Bidaiak Euskal Herriko hiru herrialde hartu behar ditu gutxienez.
Bidaiaren kostua 500 euroko izango da gehienez.
Kontutan izan beharko diren gastuak: janaria, garraioa, lo egitea, jardueren gastuak.
Bidaia furgonetaz egin ahal izango da eta bertan janaria prestatzeko eta lo egiteko aukera dago.

FORMATUA

Euskaraz.
Idatziz: gehienez 5 orrialdeko txostena.
Bideo bidez: gehienez 5 minutuko iraupena.

EPEa

2015eko otsailaren 20a izango da lanak aurkezteko azken eguna.

AURKEZPENA

Bidaiarien Txokoan bertan eskura eman beharko dira lanak.
Lanarekin batera, orri honetako parte-hartze fitxa aurkeztu beharko da.

IRABAZLEEN HAUTAKETA

Epaimahai batek lan guztien artean 3 aukeratuko ditu.
Hautatutako hiru taldeek beraien lanak defendatu beharko dituzte jendaurrean Bidaiarien Txokoan.
Martxoaren 11n izango da aurkezpena.
Ondoren, epaimahaiak hiru lanen artean banatuko ditu sariak.

SARIAK

Lehenengo saria: Talde irabazleak prestatu duen bidaia egiteko aukera izango du Antxon Bandres Bidaiarien Txokoko ordezkariekin. Bidaia ekainaren 26tik 30era izango da.
Bigarren saria: liburu sorta + erosketa txartela.
Hirugarren saria: liburu sorta.

Parte-hartzaile guztiek Bidaiarien Txokoko 2015 urteko bazkide txartela jasoko dute.

BIDAIA-BEKA HONEN HELBURUAK

Gazteen artean bidaiatzeko gogoa sustazea da beka honen helburua.
Bestalde, diru askorik gabe bidaiatu daitekeela jabetzeko modua izatea espero dugu.
Bidaiaren prestaketan eta bidaian bertan Euskal Herria hobeto ezagutzeko aukera izango dute gazteek.
Horrez gain, elkarlana bultzatzen duen ekimena da.

BEKARI LOTUTAKO BESTE EKITALDIAK

Bidaia prestatzeko lagungarri izango diren bi saio antolatuko ditu Bidaiarien Txokoak:

Abenduak 10:
Orain urte batzuk gazte talde batek egindako bidaiaren aurkezpena.

Urtarrilak 14:
Bidaiak nola prestatu ikasteko tailerra.


Zalantzak argitzeko: bidaiari@bidaiarientxokoa.info
Helbidea: Tolosako haur liburutegiaren beheko solairua.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17:00tatik 20:00tara.