KAYAKA PATAGONIARIK MUTURREKOENEAN

KAYAKA PATAGONIARIK MUTURREKOENEAN

Eguna: Otsailak 19, Asteazkena
Ordua: 20:00ak
Lekua: Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa
Sarrera: Doain

ESPEDIZIOA: 600km KAYAKEAN

 GURE ERRONKA.  Hiru kayakista:  Aitor Goikoetxea, Xabi Olano eta  Mikel Sarasola, 600km-ko luzerako kayak espedizio batean murgilduko gara, Fitz Roy eta Cerro Torre mendi ezagunen ohinetan hasi eta Itsaso Barearenfiordoetan amaituz, ia Helgoaldeko Izotz Zelaiarenamaierara ailegatuz.

Abentura honek ur lasterretako eta itsasoko kayaka uztartuko ditu. Arroila estu eta sakonetatikigaroko gara, patagoniako haize bortitzei egingo diegu aurre, glaziarrak eta iceberg-akgurutzatu beharko ditugu, etaPaine ibaikourjauzi ikusgarriak jeitsiko ditugu.

NOIZ? Martxoa iguruan. Udarako egunik beroenak joanak izango dira ordurako eta ibaiek ur zertxobait gutxigo eramango dute, gure helburua aurrera eramateko beharreko duguna.

ZERGATIK? Bide berri bat zabaldu nahi degu, oraindik esploratu gabe dirauten ibaiak jeitsi nahi ditugu, eta gainera Klima Aldaketaren inguruan konzienziatu nahi dugu jendea.

ADOLFO ETA KARMENKA.  Beste gauzen artean, Adolfo ErasoetaKarmenkak  (www.glackma.es)  azken urteetan, beraiek jarritako estazioen bitartez, glaziarrak inoiz baino azkarrago urtzen ari direla erakusten duten datuei imaginak gehitu nahi dizkiogu.

Gure erronkak bultzatzen duen euren Garapenaren Aldeko Ekintzansartzera butzatzen zaituztegu. Txileko Patagonian glaziarren urtzea neurtzen duen estazio bat kokatzea ahalbidetuko duzue lagundu ezkero, eta gure munduari egiten ari garen kaltea neurtzen lagunduko duzue.

Guk garbi daukagu. Orain zuk ere ikus dezazun eta zerbait egin dezazun nahi dugu.

Eman ezazu zure laguntza gure proiektuak aurrera eraman ditzagun. Munduak behar zaitu.

http://bedatsy.com/kayak-en-la-patagonia-mas-extrema-eu