Euskal Herriko Altxorretan Barrena

Euskal Herriko Altxorretan Barrena

EuskalHerrikoAltxorretanBarnaEguna: Otsailak 5, Asteazkena
Ordua: 20:00
Lekua: Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa
Sarrera: Doain
Hizkuntza: Euskaraz

Euskarazko 54 minutuko dokumental honek Arkaitz Astiazaran-ek 2013ko udaberrian Euskal Herri guztian zehar egindako 4400 kilometroko txirrindu bidaia kontatzen du, euskal musika anitzaz lagundurik eta ingurune bakoitzeko berezitasunak kontatuz; gure herrialdeko paisaia, tradizio, mendialde, animali, itsasalde, herri eta natur inguruneak erakutsiz. Guztira, 37 etapatan 800 herri eta 175 mendate igaro zituen. Berak, ibilbidean zehar motxilan zeraman bideo-kamerarekin hartutako irudiekin osatutako dokumentala da, oso aurrekontu eta baliabide xumeekin, baina gogo eta ilusio handiarekin egina. Asmoa, gure herrialdetik irten gabe eta modu xume batean zer nolako planak egin ditzazkegun ideiak ematea da; etxetik pauso batera askotan konturatzen ez garen altxor paregabeak bait ditugu.

Bloga: www.euskalaltxorretanbarrena.wordpress.com

2 minutuko aurkezpen trailerra:

5 minutuko Euskal Telebistako erreportaia:
http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1382064/bideoa-arkaitz-astiazaran–euskal-herria-bizikletan/