Familia Bidaiak Zikloa: 4. Jo ta Ke. 16 urte itsasoan

jotake3Eguna: Urtarrilak 22, Asteazkena
Ordua: 20:00ak
Lekua: Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa
Sarrera: Doain

Xanti (aita) izango dugu 1983an Hondarribiatik irten eta Panamako estugunea zeharkatuz Malaisian amaitu zuten bizi bidai hau kontatzen. 16 urte eman zituzten itsasoa bizileku eta eskola eginaz.

Urteak igaro dira Euskal Herrira itzuli zirenetik baina gure Familia Bidaien zikloa amaitzeko ezinbesteko aurkezpena dugu hau. Bidaia bat baino askoz gehiago.