Familia Bidaiak Zikloa: 3. Nepal, eramatera joan eta gehiagorekin etorri

Familia Bidaiak Zikloa: 3. Nepal, eramatera joan eta gehiagorekin etorri

P1020350Eguna: Abenduak 4, Asteazkena
Ordua: 20:00ak
Lekua: Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa
Sarrera: Doain

Peru Ortiz de Zarate gaztea izango dugu hizlari.
Familiarekin Nepalen treking baten ostean, bertako haurtzaindegi batean laguntzen egon ziren. Lurraldea ezagutzeko mendietan eta hirietan pasiatzea baino modu aberasgarriagoa izan zela ikusiko dugu.

Berak prestatutako bideo/argazki emanaldiaren laguntzaz eta zuzeneko azalpenekin entzungo dugu esperientzi honi buruz. Txokoan oraindaino izan dugun aurkezlerik gazteena izango da.