Familia Bidaiak Zikloa: 1. Australia Autokarabanaz

Familia Bidaiak Zikloa: 1. Australia Autokarabanaz

DSC07159

Eguna: Azaroak 13, Asteazkena
Ordua: 20:00ak
Lekua: Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa
Sarrera: Doain

Angel Cuerdo, Fabiola Jubín eta familiak, Australia autokarabanaz, bi haurrekin zeharkatu zutenekoa entzungo dugu.

ETBren programa baterako eginiko 50 minutu inguruko erreportaia du Angelek prest. Hau ikusteaz gain, bere eskarmentua entzun eta galderak botatzeko aukera izango dugu.

Bidaia honen ezaugarri bereziena ibilgailuaren trukaketa sistema izan daiteke. Baliabide original hau ezagutzeko irrikaz gaude, haur txikiekin herrialde bat ezagutzea, beste edozein eratara, oso zaila edo oso garestia izango bailitzateke.