Bizilagunak / La familia de al lado

Bizilagunak / La familia de al lado

Begira ezazu zure ingurura! Atzerritarrak daude zure auzoko kaleetan… Ba al dakizu zergatik etorri diren, nola bizi diren hemen?
Edo agian zu zeu etorkina zara eta ez duzu hemengo jendea ezagutzeko aukerarik izan, lagunak egin, beren bizimodua…
Mundua etxeko atarian duzu, ezagutu nahi? Jarraitu irakurtzen…
Datorren azaroaren 17an, igandea eta eguerdiko 14ak inguru, familia euskaldunak eta atzerrikoek elkarrekin bazkalduko dute. 
Bazkari bakoitzean parte hartuko dute bertako familia batek eta familia atzerritar batek. Bazkaria familietako baten etxean antolatzen lagunduko duen dinamizatzaile bat ere izango da.
Ez dira bakarrak izango. Une berean gauza berbera gertatzen arituko da Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan.
Parte hartu nahi al duzu?Idatzi info@mugak.org, deitu 943 32 18 11 edo fitxa hemen bete http://www.mugak.eu/acciones/derechos-sociales/gipuzkoa-solidaria/gipuzkoa-solidarioa-iv-2013