Ibilbideak

 

Ibilbideak

Ibilbideak.euskadi.net  webgune / komunitatearen aurkezpena.

Non: Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa
Noiz: Asteazkena, apirilak 10
Ordua: 20:00
Sarrera: doain
Hizkuntza: Euskaraz

Mikel Bringas, ekimen honen sortzaile eta koordinatzailea izango dugu Tolosan, proiektuari buruz hitz egiten.

Beraien hitzetan honela aurkezten dute proiektua:

Urrutira joan gabe, Euskal Herrian bertan toki erakargarri asko ditugu bidaiatzeko.
Ibilbideak egitasmoan, ibiltarien komunitatea osatzen ari da, motordunak ez diren kirol ibiltarien inguruan.

Webgune honen bidez egin daitezken gauzen artean:

  • Zure ibilbideak partekatu.
  • Beste jendearen ibilbideak arakatu.
  • Ibilbide berriak planifikatu eta GPS edo mugikorrean zurekin eraman.
  • Komunitateko beste kideekin elkarlanean proposaturiko ibilbideak perfekzionatu.
  • Aterpe, Ibiltarien sare sozialaren bidez, zaletasun bereko jendea ezagutu.

Ibilbideak kirol ikuspegitik sorturiko egitasmoa izan arren, gure lurraldearn ezagutzan lagunduko du ziur!