Euskal Mendizaletasunaren Historia

Euskal Mendizaletasunaren Historia

argazkiaApirileko 3 astelehenetan Antxon Iturrizaren eskutik Euskal Mendizaletasunaren Historia izango dugu.
Ikastaro moduan, bere izen bereko liburu trilogian jorratzen diren gaiak landuko ditu.

Apirilak 15: Mendiaren aurkikuntza (1848-1936).
Irudien, dokumentuen eta testigantzen bitartez lehenengo igoaldiak gogoratuko ditugu, lehenengo istripuak, lehendabiziko rapela eta euskaldunen hasierako sartu-irtenak Pirineo etan eta Alpetan. Gerra zibilaren leherketak euskal mendizaletasunaren progresioari amaiera lazgarria eman zion.

Apirilak 22: Pirineotatik Himalayara (1939-1980).
Gerra ondorengo urte ilunetatik abiatuz, zailtasuneko eskalada Atxarteko paretetatik, Alpeetako bide legendarioen aurkikuntzara eta 1953ko Mont Blanceko zorigaitzeko istripura. Munduko mendien euskal aurkikuntzaren hasiera izango da, Artiko zein Sahararako espedizio aitzindariak, lehendabiziko zortzimilako eskaladaren oinarria izango dira 1979an Dhaulagirin eta hurrengo urtean Everest gailurrera lehenengo euskal igoera historikoarekin.

Apirilak 29: Aro berriak. XXI.mendeko alpinismoa.
Gure eskalatzaileen ibilbidea jarraituz, Yosemiteko, Patagoniako edo Baltoroko pareta handien eszenatokietan bidaiatuko dugu, eta hamalau zortzimilako lorpen zein ezbeharren igoeren kronika liluragarria gogoraraziko ditugu.

APIRILEKO ASTELEHENETAN
19:00 – 21:00
Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa
15€ (10€ bazkideak)

Jardunaldia euskaraz izango da eta izen-ematea zabalik dago jada interesatu ororentzat.
Sarrera mugatua. Izen emateko matrikula-orria bete eta ordainketaren froga aurkeztea beharrezkoa da.
Ordainketa aukerak: dirutan matrikula orriarekin batera Bidaiarien Txokoan edo Caja Laboral – Euskadiko Kutxako 3035 0028 19 028115607 kontu korrontera sartu eta ordain agiria aurkeztu Bidaiarien Txokoan.

Harremanetarako: Tel. 688810598 / 669 022 215 | bidaiari@bidaiarientxokoa.info