Kultur-egitasmoak Ekuadorreko Amazonian: Sukumbios-ko herri indigenak eta garapen komunitarioa

Saberes Ancestrales de Sucumbíos liburuaren aurkezpena.
Picture 4
Eguna: Urtarrilaren 9a
Ordua: 20:00
Lekua: Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa

Hizlariak:
Kepa Fernandez de Larrinoa
Txuri Ollo
Koldo Azkune
(Lera: mugarik gabeko antropologoak elkarteko partaideak)

Laburpena:
Ekuador estatu-nazioak hainbat probintzia ditu Amazonia eskualdean, besteak beste Sukumbios izenekoa. Sucumbios probintziak Colombia du auzokide Iparraldean diren San Migel eta Putumayo ibaiez beste aldean. Siona, sekoia, kofan edo a’i, shuar, kitxua eta afro-jendeak dira minoria kulturalik nabarmenak munduko alderdi honetan.

2000. urte-hamarkadan Lera:mugarik gabeko antropologoak euskal elkarteak eta Sukumbios-eko eragile kultural indigena batzuk zenbait ekintza kultural aurrera eramatea adostu genuen, honako helburuari helduta: iharudera kultural batzuk elkarrekin burutuz bertako talde indigenen barnesare soziala eta komunitarioa indatzeari.

Gure elkarlanaren emaitza da Saberes Ancestrales de Sucumbíos liburua, 2011. urtean Ekuadorren argitaratua. Argazkiez baliatuz Kepa Fernandez de Larrinoa, Txuri Ollo eta Koldo Azkune liburuaren edukien bilakaeraz, liburuak dionaz eta ezkutatzen duenaz ari izango dira mintzaldi honetan.