Bide guztiak Tolosatik pasatzen dira

Azken hilabete hontan bi bizikleta bidaia luze (oso luze)-tan zihoazen jendea topatu dugu Tolosan eta batengatik edo bestearengatik Bidiarien Txokora gerturatu dira.

Lehena Kunming eskualdeko Eric Feng txinatarra izan zen. Egun euritsu batean, gure kide Joanesek Oria hotelaren aurrean topatu zuen alforjadun bizikleta batekin. Nora joan edo non lo egin ba al zuen galdetu eta azkenean bere etxean txoko bat eskeini zion eta arropa lehorrak jantzi eta bizikletari konponketaren bat egin ostean, Bidaiarien Txokoan azaldu ziren. Gustora egon ginen Ericen istorioak entzuten.

bere bloga eta flickerreko orria hemen daude.

Bigarrenak Dublineko bi anai Cape Twonera bidean doazenak. Urriaren 4aren inguruan abiatu ziren Dublindik, Wexford-en ferria hartu eta Bretainiara pasa ondoren Frantzia zeharkatu eta Tolosan agertu ziren. Presarik gabe, diru laguntzailerik gabe, beraien kuriositatea asetzea baino beste motiborik gabe. Etziren luze geratu Tolosan halere. Gaua pasa, informazio pixkat jaso eta hegoalderantz jarraitu zuten Nafarroako bide zaharretik.  Hemen jarraitu diezaiokezue.

Eta hirugarrenak berriz gaur iritsi zaizkigu. San Roquetik atera ziren eta helmuga finkorik gabe doaz Asia aldera. María (granadarra) eta Zigor (atxabaltarra). Bidaiarien Txokoan hemendik aurrera zeharkatuko dituzten herrialdeen informazioa ikusten ibili dira.

polikipolikibizikletan.wordpress.com