Plomo en los Bolsillos

Plomo en los bolsillos azalaAnder Izagirre, kazetari eta idazlearen Plomo en los bolsillos liburuaren 3.garren edizioa argitaratu berria da. Liburuaren aurkezpena Madrilen Ekainaren 9an izango da eta ezer arrunta egiten ez dakienaren froga gisa, Anderrek Madrilera bizikletaz joatea proposatu zuen.

Tour de Plomo deitu duen honen ibilbidea hau izango da: Donostia – Tolosa – Iruña – Logroño – Burgos – Navacerrada – Madril.

Geldiune bakoitzen egingo den aurkezpenetara agertzera gonbidatzen gaitu idazleak eta noski, gurpilak puztu eta berarekin kilometro batzuk egitera ere ongietorriak izango dira nahi duten guztiak.

Irakurri Tour de Plomo-ri buruz Ander-en blogean