Human Galsen Rap

Eguna: 2017ko Irailaren 20a
Ordua: 20:00
Hizkuntza: Wolof eta Frantsesa (Gaztelerazko azpitituluekin)
Lekua: Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa

“Human Galsen Rap” Senegalgo raparen esentzia gizatiarra jasotzen duen antropologia bisualeko dokumentua da. Artista raperoen gogoeten bidez, XXI. mendeko Afrikako musikarik eraginkorrena denaren mosaiko anitza aurkezten da. Bihotzetik eta espiritu gizatiarretik egindako rapa da, gaur egungo Senegalgo kulturan oinarritutakoa: adoptatu eta adaptatutako musika honen bidez, euren nazioaren eraikuntzaren parte izan nahi duen konprometitutako generazioaren kultura.

Filmaren xehetasunak:
– Zuzendaritza eta gidoia: Ane Undurraga
– Produkzioa: Omar Thior
– Errealizazioa: Ane Undurraga
– Errealizazio laguntzailea: Souleymane Balde
– Edizioa eta grafismoa: Ainhoa Anduaga
– Itzulpena: Omar Thior
– Urtea: 2016
– Hizkuntza: Wolof eta frantsesa (gaztelerazko azpitituluekin)