Potosi. Ander Izagirre

POTOSI

Potosi_portadaEguna: Urtarrilak 25, asteazkena
Ordua: 20:00
Aurkezlea: Ander Izagirre

Cerro Rico de Potosi, mendi guztien enperadorea, mineral guztien piramidea, altxor guztien palazioa, zabortegi bat da orain: egunero lurpera sartzen diren hamar mila meatzarien gainean erortzeko zorian dagoen hondakin-mordoa.

Zilarra pilatu zuten konkistatzaile espainiarren antzezlekua izan zen Potosi, kapitalismo boliviarra sortu zuten baroi meatzariena, 1952ko iraultzarena, sarraski militarrena, Che Guevararen azken gerrillarena. Lurpetik irten ziren diktadurak botatzen zituzten langileak; lurpetik ateratzen dira orain lan egiteko eskubidea aldarrikatzen duten umeak.

Potosin aberastasun handienaren eta pobrezia gorrienaren mekanismoak daude. Potosin biolentzia dago. Eta katearen amaieran hamabi urteko neska bat dago, meatzera lanera sartzen dena. Neska horren izena Alicia da eta Potosik bere istorioa kontatzen du.