Yogyakarta - Maider Izeta

Munduari bira erlijioen bitartez

Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa
Asteazkena, Urriak 19, 20:00tan.
Aurkezlea: Maider Izeta

Vatikano hiritik hasi eta Indonesiako Borobudur tenplu budistara arte, mundua zeharkatu zuen Maider Izetak erlijio garrantzitsuenen tenpluak bisitatzeko eta bide batez erlijio hauetaz ikasteko. Bidaia 60 egunetan egin zuen eta besteak beste, Jerusalen (Israel), Mathura eta Vrindavan (India), Amritsar (India), Lumbini eta Katmandu (Nepal) eta Yogyakarta (Indonesia) hiriak bisitatu zituen erantzunen bila.