Ander Dorronsoro eta Ander Malbadi

Oasis Raid

Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa
Asteazkena, Apirilak 27, 20:00tan.
Aurkezleak: Ander Dorronsoro eta Ander Malbadi

Ander Dorronsoro eta Ander Malbadi Albizturtarrek Oasis Raid izeneko proban parte hartu zuten 2016ko Aste Santuan: 10 egunez Marokoko geografiaren kontraste guztiak autoz arakatuz alderdi solidarioa duen abentura.

Albizturtik Ouzoud-ko ur-jauzietara eta handik berriro Albizturrera 4600 km egin dituzte, errepideak, 2000 metroz gorako portuak, elurra, harri bideak, laku lehorrak, El-Oued, hondarrezko pasabideak eta dunak Renault Kangoo batean zeharkatuz.

Bilketa kanpaina, proba, paisaiak, jendea, zailtasunak, sentipenak eta ikasitako lekzioen berri emango digute Bidaiarien Txokoan.