Euskal Bitxikeriak. I. Bidaia Bekaren irabazleak

Euskal Bitxikeriak. I. Bidaia Bekaren irabazleak

Eguna: Asteazkena, abenduak 2
Ordua: 20:00
Sarrera: Dohain
Hizkuntza: Euskaraz
Aurkezlea: Laskorain Ikastolako ikasleak

2015eko I. Bidaia Bekaren irabazleek, hain zuzen ere Laskorain ikastolako DBH 4ko ikasle talde batek, proposatu, planeatu eta gauzatu zuten bidaia aurkeztuko digute.

Euskal Bitxikeriak izenarekin, Tolosa – Orio – Gernika – Urdaibai – Urkiola – Agurain – Urbasa – Artaza – Eunate – Gares – Lizarrusti – Tolosa ibilbidean ikusi eta ikasi zutena partekatuko dute gurekin.

2016rako ere Bidaia Beka egiteko asmoa dugu Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan, beraz, ikasturte honetan adin hori duten gazteak inguruan badituzue, animatu etortzera!