Egur hila, baso bizia

Egur hila, baso bizia

Egur hila, baso biziaEguna: Asteazkena, urriak 21
Ordua: 20:00
Sarrera: Dohain
Hizkuntza: Euskaraz
Aurkezlea: Miel Mari Elosegi “Luze”

Euskal Herrian basoek azalera handia estaltzen dute, Badaude baso naturalak eta erabat artifizialak direnak baina denetan gizakion aztarna nabaria da.

Nolakoak izan zitezkeen basoak aintzinean, gizakirik ez zen garaietan? Zer gertatzen da baso batean baso-lanik egiten ez denean?

Baso naturalek itxura desberdina dute, adin guztietako zuhaitzak izaten dira eta hildako egurra ugari izaten da. Hildako egurra, basoaren dinamikan garrantzi izugarria duen elementua da eta hainbat landare-onddo eta animalia espezie
rentzako ezinbestekoa da.