Liburuez gain, ideiak eta ekintzak

Atzo akuiluarekin etorri zitzaigun laguna eta arrazoi osoa du gainera. Ez genuke ideiak jasotzen hasteko gehiago itxaron behar eta martxan jartzeko ere zenbat eta azkarrago egin hobe.

Ea ba, has gaitezen proposatu ziren batzuk aipatuaz eta besteren batzuk bururatzen bazaizkizue, gehitu hemen erantzun moduan. Baita bakoitza garatzeko ideiak utzi nahiez gero esan:

  • Afari tematikoak
  • Biadia postalen lehiaketa
  • Bidaia kronika lehiaketa
  • Bidaia argazki lehiaketa
  • Bizikleta bidaia antolatzeko tailerra (bidaiarien aurkezpenak, gertuko bizikleta bidaia aukerak, bizikleta mekanika,….)
  • Bidaia dokumentazio tailerrak (argazkigintza, egunerokoa, bloga…)
  • Euskal Medizaletasunaren Historia